SALMENTA IBILTARIA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN AURRETIAZKO KONTSULTA

ORDIZIAKO UDALERRIKO SALMENTA IBILTARIA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN AURRETIAZKO KONTSULTA

Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 133. artikuluari jarraiki eta azaroaren 27ko 50/1998 Legeko 26. artikuluari lotuta kontsulta publikoa egingo da herritarren parte hartzea hobetzeko arauen egite prozesuan. Kontsulta publikoa erregelamendu proiektua garatu aurretik burutuko da dagokion Administrazio Publikoaren web orritik eta ordenantza hau dela eta kaltetuak izan daitezkeen subjektu eta erakunde esaguratsuenen iritzia jasoko da hurrengo puntu hauen inguruan:

- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

- Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.

- Arauaren helburuak.

- Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Dagokien herritarrek, erakundeek eta elkarteek planteatzen diren gaien inguruan euren iritzia eman dezakete 2018/02/19 arte, hurrego helbide elektronikora: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Ordiziako udalak komertzio jarduera hau arautzen duen Ordenantza dauka gaur egun (2001/07/04ean artitaratu zen Gipuzkoako aldizkari Ofizialena). Gaur egungo marko juridikoak eta egungo gizarte beharrek egokitzapena egitea galdatzen dute materia honetan.

Lortu nahi dena da alde betetik materia honetan araudia egokitzea eta beste alde betetik bertako produktuen salmenta zuzena lehenestea eta babestea.

Bere onarpenaren beharra eta egokitasuna

Azoka eta salmenta ibiltariko postu modalitate berriak ikusita eta baserritarrek bertako produktuen ekiozpenean daukaten garrantzia beharrezkoa da Udal Ordenantza onartzea. Ordenantza honek bestelako garrantzia dauka, Ordiziako udalerrian salmenta ibiltaria arautzeaz gain, herritarren ongizatea eta bertako produktuen eta ekoizleen ongizatea bultzatzen  ditu.

Arauaren helburuak

Materiaren inguruko azken arauek funtsezko aldaketak eragin dituzte salmenta ibiltaria burutzean. Ezein motako salmenta ibiltaria egiteko baimena lortzeko prozesua arautzen da batez ere. Baimenaren beharra zoru publikoa erabiltzean oinarritzen da.

Araudi Orokorra aintzat hartuta, udalerriek eskuduntza daukate azoken gaian, hau da, barne komertzioaren antolaketan eta kudeaketan. Hori dela eta, Ordiziako Udalak materia hau, bere modalitate ezberdinetan, arautzeko Ordenantza egin nahi du. Ordenantzaren bidez ekoizleen eta udal autoritatearen arteko bizikidetza eta herritarren ongizate soziala eta osasun kalitatea bultzentzen dira.

Izan letezkeen bestelako aukera erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Gai hau Ordenantza bidez arautu behara da. Izan ere, hartzaile kpurua plurala da, geroko eta etegabeko aplikazioak jasan ditzake eta ordenamendu juridikoaren berrikuntza suposatzen du.

Udalak Ordenantza berria onartzea beharrezkoa dela aurreikusten du tokiko araudia eraentza juridiko berriari egokitzeko eta, aldi berean, behar sozialei erantzuteko.