'PAUSO BERRIAK' EKIMENA ORDIZIAKO UDALETXERA IRITSI DA

Eneko de Carlos ordiziarrak laguntzaile praktikak hasi ditu udal-bulegoetan

Pasa den ekainean hitzaldi bat izan zen, udaletxeko langileei bideratua, adimen-ezgaitasuna duten pertsonak ingurune arruntetan lanean hastearen inguruan sentsibilizatzeko. Horretarako, aurrez, Eneko de Carlosek udal-bulegoetan praktikak egingo ditu.Lehen asteak joan dira, eta Eneko de Carlosek 'Pauso Berriak' programaren barruan bulego-lanetan laguntzaile gisa egin duen lana ez zatekeen hoberik izan.

Gizarte-berrikuntzaren ikuspuntu batetik, ekimenaren helburua da enpresa eta erakunde laguntzaileetako albait pertsona gehien inplikatzea aktiboki programan parte hartuko duten eta ezgaitasuna duten pertsonen garapen-prozesu pertsonala eta soziala eta gaitasunak errazteko partedun egitea eta haien garrantziari balioa ematea.

Inklusio-proiektu bat, gogotsua eta ilusioa piztekoa

Horrela, 'Pauso Berriak' (Atzegi - Gureak) ezgaitasuna duten pertsonak ohiko ingurune sozialean eta lanean txertatzeko programa bat da.'Pauso Berriakek, Lanbidek eta Ordiziako Udalak sinatu duten lankidetza-hitzarmen baten bidez, Enekok mila orduko lan-praktikak hasi ditu Ordiziako udaletxean.Enplegu babestuko estrategia erabiltzen da, eta garapen pertsonala, soziala eta lanekoa lortzeko bitartekoa eta estimulua izango diren lanak burutzen ditu.

Pauso Berriak, Atzegik eta Gureakek lankidetzan kudeatua, 2010ean sortu zen, adimen-ezgaitasuna duten pertsonak ohiko lan-ingurunean txertatzea errazteko helburuarekin.

Ilusioa pizten duen proiektua da, adimen-ezgaitasuna duten pertsonak gizartean eta lan-munduan txertatzen dituena, etorkizun handikoa. Erakundeen babesa du, eta adimen-ezgaitasuna duten pertsonen eta horien familien gogo handia. Horrenbestez, Gipuzkoako enpresa-ehunaren eta gizartearen konpromisoa jaso behar du.

Programaren helburua da adimen-ezgaitasuna duten pertsonei lagun egitea eta babesa ematea enpresa/entitateetan eta leku komunitario eta ikusgaietan egingo duten lan-ibilbidean; ikastetxeetan, museoetan, egoitzetan, udaletxeetan eta bulegoetan, besteak beste.

*Argazkian, udaletxean langileei egindako aurkezpen-saioa.