BARRAKAK BIZKAIA PASEALEKUAN JARRIKO DIRA AURTEN ERE

Aparkatzeko Urdaneta eskolako patioa zabalduko da

Aurten ere Ordiziako Santa Ana jaietako barraken kokapena lehengo urteko bera izango da, hau da, Bizkaia Pasealekua. Barrakak uztailaren 21tik 27ra egongo dira zabalik, 12:00tatik 24:00tara. Arratsaldetan, 15:00tatik 17:00tara zabalik baina musika gabe egongo dira.

Aldi berean, barraken kokapenak Filipinak 20 eta 22ko eraikinetako garajetako irteera/sarreretan eragingo dituen arazoak ekiditeko, Bizkaia Pasealekuko kaleko aparkalekuak kenduko dira bi noranzkoa  ahalbidetzeko. Aparkaleku falta arazoa saihesteko, urtero bezala Urdaneta Eskolan aparkalekua ahalbidetuko da.

Sortutako eragozpenak ulertzea espero du Udalak.