TRAFIKO SALAKETA BAT JARRI DA DROGA KONTSUMOGATIK ORDIZIAN

Trafiko kanpainaren baitan 75 kontrol egin dira

Trafiko kanpainaren urteko egutegiak drogen eta alkoholaren kontsumoaren gaineko jarraipen berezia iragartzen zuen aurreko asterako. Udaltzaingoak emandako emaitzen arabera, 75 kontrol egin dira eta bi dira salatutako gidariak: bat droga kontsumogatik eta bestea gida-baimeneko puntu guztiak kenduta gidatzeagatik.

Ekainean zehar, beste bi kanpaina burutuko dira. Lehenengoa hilaren 19tik 25era izango da eta gidatzean telefono mugikorraren erabilerari erreparatuko dio. Bigarrena 26tik 30era izango da, txirrindulariei zuzenduta, eta bidegorriaren eta kaskoaren erabilera zainduko dira.