HILABETE HONETAKO OSOKO BILKURAN 21 GAI LANDUKO DIRA

Ostegunean izango da martxoko Osoko bilkura, 19:00etan udaletxeko Batzar aretoan. Honako gaiak dira gai zerrendan:

1- 2017ko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkurako akta onartzea.

2- Urtarrileko eta otsaileko Alkatetza dekretuen berri ematea.

3- 0091/2017 zenbakidun dekretuaren kontu ematea: delegazioetako aldaketa eta Zinegotzi-Delegatuen izendapena.          

4- 218/2017 zenbakidun dekretuaren kontu ematea: Tokiko Gobernu Batzordeko kidea izendatzeko.

5- 27/2017 zenbakidun dekretuaren kontu ematea: Berdintasun arloko zinegotzi-delegatua izendatzeko.

6- Ordezkarien izendapena, Udaleko erakunde eta menpeko erakundeetan.

7- Gipuzkoako herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzeko erabakia.

8- 2017ko aurrekontuen hasierako onarpena.

9- 2017ko plantilla organikoaren hasierako onarpena.

10- 2017ko lanpostu zerrendaren hasierako onarpena.

11- Ordiziako Udaleko hizkuntza irizpide orokorren onarpena.

12- Etxe kaleratzeak Stop Goierri.

13- Etxe-gabetzeak – EH BILDU.

14- Martxoaren 8ko adierazpena - EUDEL.

15- Martxoaren 8ko adierazpena – EH BILDU.

16- Emakumeen egun internazionala martxoak 8 – ORDIZIA ORAIN.

17- Elkartasuna alkate kurduekin – EH BILDU.

18- “Guernica” Gernikara – EH BILDU.

19- Enirioko gatazka konpontzeko erabakia – EH BILDU.

20- Enirion erabaki demokratikoak hartzearen mozioa– EH BILDU.

21- Oidui txabolaren eta elkarbizitzaren aldeko mozioa – EH BILDU.

22- Galderak eta eskaerak.