ABISU LARANJA BEROAGATIK

Erakundeek zabaldutako gomendioak segitzea komeni da

Gehiegizko beroak ondorio kaltegarriak izan ditzake pertsonen osasunean, bereziki pertsona nagusien, gaixo kronikoen edota umeen osasunean. Dena den, tenperatura altuek eragindako osasun arazoak arindu egin daitezke, zuk zerorrek har ditzakezun neurri errazen bitartez.

 

Kalean:

·         Ez irten kalera bero handieneko orduetan

.          Bilatu itzala kalean zabiltzanea

.         Ahal dela, ez irten kalera eguerdian.

·         Jantzi beti txanoa edo kapela, erabili arropa arina, kotoizkoa eta estua ez dena.

        ·         Busti zertxobait aurpegia eta arropa.

        ·         Ez ibili autoan ordurik eguzkitsuenetan.

        ·         Mugatu jarduera fisikoa berorik gehien den orduetan.

 

Etxe barruan:

·          Itxi pertsianak eguzkiak leihoan zuzen-zuzenean jotzen duenean.

        ·         Ireki leihoak gauean.

        ·         Egon etxeko gelarik freskoenetan.

·          Giroa freskatu haizagailuekin eta aire girotuarekin. Zure etxetik hurbil dauden leku freskoakezagutzea garrantzitsua da (hala nola, hipermerkatuak, zahar-etxeak, etab.), premia duzunean horietara joateko.

 

Norberaren zainketa:

·          Edan ohi baino likido gehiago (ura eta zukuak). Edan ur nahikoa, maiz (egunero bi litro, gutxienez), nahiz eta egarririk ez izan.Ondorengo aholkua da garrantzitsuena. Gorputzak ura behar du hidratatuta izateko.

·         Ez edan edari alkoholdunik.

·         Ez hartu janari berorik eta kaloria asko duenik (otordu ugariak).Gomendagarriagoak dira entsaladak, barazkiak eta fruta freskoak.

·         Dutxatu askotan egunean zehar edota freskatu zapi bustiekin.

·          Harretaz hartu medikazio kronikoa:lasaigarriek, diuretikoek eta beste botikek aldaketa fisiologikoak ekar ditzakete eta, hargatik, gomendagarria izan liteke pauta aldatzea.

 

LAGUNDU ZURE INGURU HURBILEKO PERTSONA AHULENEI

Bakarrik bizi den adineko pertsonak harremanetan jarri beharko luke senideekin edo inguru hurbilean dituenekin (bizilagunak, etab.) gutxienez egunean bitan (tarteka elkartuz, telefono deien bidez...), ondo dagoela egiaztatzeko

Informa zaitez bakarrik bizi diren bizilagunen osasun-egoeraz, eta lagundu, herriko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarriz.

 

Anormaltasunen bat antzematen baduzu edo laguntza behar baduzu, jo ezazu hauengana:

UDALTZAINGOA: 943805616

SOS DEIAK: 112