ELKARRERATZEA EGINGO DA GAUR 12:00ETAN NIZAN IZAN DEN ATENTATUA GAITZESTEKO

Ordiziako Udalak gaitzespen irmoa adierazi eta herritarrei dei egiten die elkarretaratzean izan daitezen

ORDIZIAko UDALAk 5 minutuko elkarretaratze isila gonbit egiten die herritar guztiei, gaur, ostirala, uztailak 15, eguerdiko 12:00etan, udaletxeen aurrean.

UDALAk gaitzespen irmoa adierazi nahi du, bart Nizan dozenaka hildako eta zauritu eragin dituen atentatuaren aurrean. Erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria,  dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei eta esarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali Nizako hiriari eta Frantziako herri osoari une latz honetan.