Agintariak eta antolatzaileak aurkezpeneanAHOZ AHO Jaialdiak hamar urte

Gaur goizean Koldo Mitxelena Kulturunean aurtengo Ahoz Aho Jaialdiaren berri eman da. Nuria Carbonell eta Joseba Aranburu, Tolosako eta Ordiziako kultur zinegotziek euren herrientzat halako jaialdiaren garrantzia eta kultur eskaintzaren interesgarritasuna aipatu dute eta Maria Jose Telleria Foru Aldundiko Kultur Zuzendari Nagusiak ere horrelako ekitaldien beharra aipatu du Aldundiaren laguntza eskainiz horrelako ekitaldiak bere lekua izan dezaten Gipuzkoan.

Jaialdiaren aurkezpenean Joxe Mari Carrere eta May Gorostiaga kontalariak hartu dute hitza. Azken hamar urtetan bezala, aurtengo martxoan Tolosan eta Ordizian AHOZ AHO Ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdia iragartzen da. Intujai Teatroa taldeak, Gipuzkoako bi  udalen laguntzarekin, Euskal Herrian dagoen ahozko narrazioaren jaialdi bakanetakoa antolatzen du eta aurten, hamargarren edizioa izanik, ospakizun berezia egin nahi dute, horretarako egitaraua ohiko baino zabalagoa eta bereziagoa atonduz. AHOZ AHO jaialdia euskal kontagintzan erreferentea bihurtu da urte hauetan eta nazioarteko zein bertako kontalari profesionalak ekartzeaz gain,  ipuinak kontatzearen zaletasuna dutenek ere beren espazio izan dute, profesionaltasuna eta zaletasuna jardun beraren bi zutabeak baitira antolatzaileen ustetan.

Min fisiko-emozionala, antsietatea eta estresa kudeatzen ikasteko ikastaroa da eta genero ikuspegia du

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak MINDFULNESS- ESTRESA MURRIZTEKO  EKIMENA  antolatu du. Ekintza emakumeen ahalduntze programan kokatzen da; ahalduntzea Udaleko II. Berdintasun planeko lan ildo estrategikoetako bat delarik. Mertxe Arratibelek zuzenduko du.

Estresa ekialdeko jendartearen arazo garrantsitsuenetako bat da, eta eragina zuzena edo zeharkakoa du gaixotasun fisiko zein psikiko askotan.

Ordiziako familia albumak facebooken orri berria sortu du, astero bertan material berriak sartuko dira.

Laugarren entrega honetan ekarpen bikoitza dugu, Mari Tere Goiburuk egina, eta kasu honetan familiako bi eszena azaltzen dira. Lehenengoa bere familiaren erretratoa da, Zabale baserriko Goiburu-Lasa sendia, 1920. urte aldera hartuta. Bigarren argazkia ikusteko segi irakurtzen

Proposamenaren jakitun da oposizioa eta hile honetako Osoko bilkurara eraman nahi da

Jose Miguel Santamaria alkateak, Jose Ignacio Iturrioz Ekonomia eta Garapen Ekonomikoko zinegotziak, Arantxa Fernandez  Zerbitzu eta Hiri Mantentze-lanetako zinegotziak eta Iñaki Dubreuil Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun zinegotziak ordezkatutako Ordiziako udal gobernuak 2017rako aurrekontuen aurreproiektua prestatu eta aurkeztu du. Hurrengo osoko bilkuran onartzea da asmoa.  Oposizioko alderdiek eta Ordiziako Udaleko gizarte arloak dagoeneko badute edukiaren berri.

Aurrekontua, diru-sarrerekiko, hamabi milioi eurotik gorako kopurutik abiatzen da. Kopurua 12.382.127 eurokoa da eta 2016 urtearekiko %9,82ko gehikuntza du. Zinegotziek dioten moduan, gehikuntzaren arrazoiak honako hauek dira: Foru Funtsaren eta zerga eta tasen %4,44ko igoera. Aparteko sarrera du aurten hirigintza aprobetxamenduak eta Foru Aldundiarekin hitzarmen bidez izandako ekarpenak, iaz egon ez zirenak eta horrek 694.000 euro gehiago suposatzen du.