Urtarrilaren 19an, hasiko da zikloa Joxean Mujikarekin

Aurten Ordiziak , hiri-gutuna jaso zueneko 750 urte ospatu behar dugula eta, Villafrancaren izana eta bizi izan zen garaira gerturatzeko aukera ematen digu. Horretarako solasaldi-zikloa antolatu da; Ordiziako errealitate soziala, politikoa, artistikoa, ekonomikoa ikuspuntu askotarik ezagutzeko solasaldiak.

Hitzaldiak Kultura sailak antolatu ditu, “Miguel de Aranburu” Gipuzkoako Historialari Elkartearen lankidetzarekin eta  modu atsegin eta didaktikoan Ordiziako historiaren berri emango digute espezialista edo aditu famatuek.

750. urteurrenaren ospakizuna aukera bat da gure iragana aztertzeko, oraina ospatzeko eta etorkizuna proposatzeko, eta solasaldi-ziklo hau ospakizun horren ekimenetako bat da iraganera jauzi egiteko eta gure historia memorian eta irudimenean isladatzeko

Bizilagunek 2017ko aurrekontuak zehazteko aurrera eramandako parte-hartze prozesuan eskatutako eskariari erantzun nahi zaio

Hilaren 22an hasiko da Altamira kaleko urbanizazioa berritzeko obra. Lanak hamasei asteko iraupena izango duenez, maiatzaren erdira edo bukaerara arte luzatzea aurreikusten da.  Astearte honetan zuinketa lana egin zen, une honetan enpresa segurtasun eta osasun plana prestatzen ari da eta datorren astean laneko etxolak jarriko dira. Astelehenean bandoa jarriko da etxeetako atarietan.

Herriko auzoetan hainbat berrikuntza egiten ari da Ordiziako Udala azken bi urteotan. Altamiran, Okorrobidea kaleko obrarekin hasi zen eta Altamira izena duen kalearen txanda iritsi da orain. Hemen ere, ur-hoditeria berritu, euri-ur eta ur-zikinen hodiak bereizi, saneamendu sistema aldatu, espaloia zabaldu eta errepideko zorua berrituko da. Argiteria ondo dago eta dagoena mantenduko egingo da.Eremuak 1.651 metro koadroko azalera du eta kalearen luzera 167 metrokoa da.

Urtarrilaren 18an irekiko da Antzerki garaiaren XXIV. edizioa Beasainen

Beasain eta Ordiziako Udalen elkarlanari esker antzerkia sustatzen eta bultzatzen jarraitzeko helburuari eutsiz, zortzi emanaldi antolatu dira apirila bitartean; bi gazteleraz eta sei euskaraz.

 

 

ANTZERKI GARAIA 2018

OBRA

TALDEA

HIZKUNTZA

DATA

LEKUA

Obra de Dios

Txalo

Gazteleraz

18/01/2018 (20:00)

Usurbe Antzokia

19/01/2018

Etxeko saltsak

Txalo

Euskaraz

02/02/2018

Herri Antzokia

Txarriboda

Hika Teatroa

Euskaraz

16/02/2018

Usurbe Antzokia

The Funamviolistas

The Funamviolistas

Gazteleraz

02/03/2018

Herri Antzokia

Zerura eroria

Anodino Teatroa

Euskaraz

16/03/2018

Usurbe Antzokia

Ergela

Txalo

Euskaraz

23/03/2018

Herri Antzokia

Miss Karaoke

Metrokoadroka+Pez Limbo konpainia

Euskaraz

13/04/2018

Usurbe Antzokia

Ez dok hiru

Tartean

Euskaraz

20/04/2018

Herri Antzokia

 

Ordutegia: emanaldi guztiak gaueko 22:15tan izango dira. HEMEN PROGRAMA

Urtarrilaren 15etik otsailaren 2ra. INAUGURAZIOA:  ostiralean, hilaren 12an, 19:00etan.

Urtarrilaren 15etik otsailaren2ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan,  “SENSES: ADAM & EVE” ,  Pedro Gaztañaga (Ordizia, 1967) artistaren pinturak  izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa datorren ostirala, hilaren 12an izango da arratsaldeko 7etan.