Garikoitz Lariz aktore ordiziarrarekin

Ostirala honetan, hilaren 10ean, gaueko 10:15ean, Ordiziako Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren bostgarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan Malagako konpainia den La Mordiente Teatro-k aurkeztuko duen "Crack! La rebelión de las lágrimas” lanarekin eta Garikoitz Lariz aktore ordiziarrarekin. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.La Mordiente teatro Malagan 2017. urtean sortutako konpainia dugu. Denbora honetan hainbat lan taularatu dituzte hala nola,  Sarah Kaneren ‘Reventado’ edo Steven Berkoffen “Decadencia”, biak  MalagaCrea  jaialdian sarituak. 2012. urtean “Crack!” estrenatzen dute Malagako Nazioarteko Antzerki Jaialdian.

Datorren astean gaika antolatutako bilera desberdinak egingo dira

2018an Ordizia sortu zeneko 750.urteurrena ospatzeko, hainbat eremuetan sor daitezkeen ekimen edo kezkak bildu nahi ditu Ordiziako Udalak. Zentzuzko gertaera egiten ahalegindu beharko litzateke, mugiaratzailea, ekintzen alor guztien arteko oreka ezarrita:kultura eta horren adierazpideak, historia eta ondarea, kirola, zientzia eta espiritualtasuna, teknologiak, ingurumena, ekonomia, eta abar.

Herriko sektore guztiek parte hartu beharko lukete, bakoitzak bere moduan.Kirol, kultura, gizarte eragileak… Ordiziaren errealitatea ezagutzen dutenak. Ospatu nahi den 750.urteurrenerako hausnarketa egin dadin eskatu nahi da eta “Ordizia 750 urteurrena” ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaie herriko eragile guztiei.

Ostegunean izango da martxoko Osoko bilkura, 19:00etan udaletxeko Batzar aretoan. Honako gaiak dira gai zerrendan:

1- 2017ko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkurako akta onartzea.

2- Urtarrileko eta otsaileko Alkatetza dekretuen berri ematea.

3- 0091/2017 zenbakidun dekretuaren kontu ematea: delegazioetako aldaketa eta Zinegotzi-Delegatuen izendapena.          

4- 218/2017 zenbakidun dekretuaren kontu ematea: Tokiko Gobernu Batzordeko kidea izendatzeko.

Aste honetan Garagartza Plazako posta-txartela ekartzen dugu, “prazuela” hala esaten zioten auzokoek. Postala Bartzelonako Casa Figuerolak egin zuen, bakarrik Graficas Aralar inprimategiak saltzeko. Aurre-aurrean, astoaren aurrean, ganadua deskargatzeko hormatxoa eta ezkerrean, bilduta, txerriak jartzeko erabiltzen ziren burdin hesiak. Putzua eta ganadua eusteko barrak ere ikusten dira, baita Jacinto Urretabizkaiaren upelgintzaren enborrak eta upelen bat ere, desagerturiko eraikinak, horien artean Chapel Gorri zaharrekoa (garai hartan ezkerreko kantoian kokatua) eta atzealdean Karmeldar mojen San Jose Ikastetxea, Jakintza Ikastola ere barne hartu zuena.

Oroitzapenak ekarri dizkizu gogora argazkiak? Partekatu nahi dituzu?

Jasoko ditugun komentarioen artean, “Ordizia doinuak-danborrada” CDa zozketatuko dugu.