Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Andoni Agirregomezkortaeta etaTessa Andonegi dira lan honen protagonistak

Ostirala honetan, hilaren 17an, gaueko 10:15ean, Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren hirugarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan Txalo Produkzioak aurkeztuko duen "Jainko basatia” lanarekin. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

Yasmina Reza idazle frantziarraren ‘Le Dieu du Carnage’ antzezlanaren euskarazko bertsioa antzeztuko dute ostiralean, gaueko 10:15ean Herri Antzokian, Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Andoni Agirregomezkorta eta Tessa Andonegi antzezleek. ‘Jainko basatia’ “komedia dramatikoa” da.

Iazko irabazleak eta antolatzaileakIreki dute kontaketa lehiaketan parte hartzeko epea

Kimetz elkarteak, urtero egiten duen moduan, kontaketa lehiaketa antolatu du eta lanen aurkezpen epea zabaldu du dagoeneko. 18 urte baino gehiago dituen eta parte hartu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago lehiaketa. Idazten diren istorioen gaia erabat librea da eta  5-10 orri bitarteko luzapena izatea beharrezkoa. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz zein gazteleraz aurkeztu daitezke lanak.

Agintariak eta antolatzaileak aurkezpeneanAHOZ AHO Jaialdiak hamar urte

Gaur goizean Koldo Mitxelena Kulturunean aurtengo Ahoz Aho Jaialdiaren berri eman da. Nuria Carbonell eta Joseba Aranburu, Tolosako eta Ordiziako kultur zinegotziek euren herrientzat halako jaialdiaren garrantzia eta kultur eskaintzaren interesgarritasuna aipatu dute eta Maria Jose Telleria Foru Aldundiko Kultur Zuzendari Nagusiak ere horrelako ekitaldien beharra aipatu du Aldundiaren laguntza eskainiz horrelako ekitaldiak bere lekua izan dezaten Gipuzkoan.

Jaialdiaren aurkezpenean Joxe Mari Carrere eta May Gorostiaga kontalariak hartu dute hitza. Azken hamar urtetan bezala, aurtengo martxoan Tolosan eta Ordizian AHOZ AHO Ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdia iragartzen da. Intujai Teatroa taldeak, Gipuzkoako bi  udalen laguntzarekin, Euskal Herrian dagoen ahozko narrazioaren jaialdi bakanetakoa antolatzen du eta aurten, hamargarren edizioa izanik, ospakizun berezia egin nahi dute, horretarako egitaraua ohiko baino zabalagoa eta bereziagoa atonduz. AHOZ AHO jaialdia euskal kontagintzan erreferentea bihurtu da urte hauetan eta nazioarteko zein bertako kontalari profesionalak ekartzeaz gain,  ipuinak kontatzearen zaletasuna dutenek ere beren espazio izan dute, profesionaltasuna eta zaletasuna jardun beraren bi zutabeak baitira antolatzaileen ustetan.

Min fisiko-emozionala, antsietatea eta estresa kudeatzen ikasteko ikastaroa da eta genero ikuspegia du

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak MINDFULNESS- ESTRESA MURRIZTEKO  EKIMENA  antolatu du. Ekintza emakumeen ahalduntze programan kokatzen da; ahalduntzea Udaleko II. Berdintasun planeko lan ildo estrategikoetako bat delarik. Mertxe Arratibelek zuzenduko du.

Estresa ekialdeko jendartearen arazo garrantsitsuenetako bat da, eta eragina zuzena edo zeharkakoa du gaixotasun fisiko zein psikiko askotan.