P1157243Urteurrenean egingo diren ekitaldiak antolatzeko lan taldeak osatu zituzten

Ordiziako danborradaren mendeurrenera begira batzordeak hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatu nahi ditu. Baita inguruan egon daitezkeen argazki eta ikus-entzunezko dokumentuekin erakusketa moduko bat prestatu ere. Lan handia dela kontuan izanik, 3 batzorde eta beste hainbeste azpibatzorde sortzea erabaki zuten atzoko bileran.

familia-numerosa-280Ondasun Higiezinen Gaineko zergaren hobaria eskatzeko epea ireki da

 Jakinarazpena jaso ez duten Familia Ugariei gogorazten zaie 2013ko Ondasun Higiezinen Gaineko zergaren hobaria eskatzeko epea, datorren otsailaren 15ean amaituko dela. Informazio gehiago nahi izanez gero; deitu telefono zenbaki honetara: 943885850.

COTILLAS CARTEL AMA-LUR copiawweb  "Antzerki garaia" programazioaren 19. edizioko lehen antzezlana

ORDIZIA-HERRI ANTZOKIA
ANTZERKI GARAIA PROGRAMAZIOA
Urtarrilak 18a – Ostirala – 22:15 h.
"Cotillas " Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero 'Txaflas'

Gorka Aginagaldek eta Iñigo Salinerok 'Txaflas' ,Gasteizko aktoreek zabalduko dute Ordizian "Anterki garaia" programazioaren hemeretzigarren edizioa, "Cotillas" ikuskizunarekin". Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

3986908-close-up-de-albanil-en-la-construccion-de-muro-de-nueva-construccion1Kale peoi lanposturako izena emateko deialdia ireki da dagoeneko

Deialdiaren helburua kale edo bide publikoetako peoi lanpostua bitarteko izaeraz hornitzeko araututa moduan bete edo amortizatu arte, eta aldi berean lan poltsa sortzea da, azken kasu horretan prozesua gainditzen duten hautagaiekin Udalean lanpostu horri dagozkionez izan daitezkeen beharrak betetzen joateko.