stock kale-azokaDatorren ostiral eta larunbata bitartean ospatuko da

Martxoaren 8an eta 9an ospatuko da Ordizian V. Stock eta Kale azoka. Herritarrek bi egunetan izango dute aukera Plaza Nagusian egongo den stockera eta dendaren aurrealdean egongo den kale azokara hurbiltzeko. Goizez zein arratsaldez  irekiko dira. Stockaren goizeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da, eta 16:30etatik 20:00etara arratsaldekoa. Kale azokak ordutegi berdina izango du goizeko itxieraren aldaketarekin, 14:00etan beharrean 13:00etan itxiko da.

IbilgailuHelbideratutako ordainagiriak 2013ko apirilaren 10ean kontutik pasako dira

Herritar guztiei jakinarazten zaie 2013ko martxoaren 1aetik 2013ko apirilaren 10era bitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2013. urteko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagozkien ordainagiriak.

Kartel LILA miniAurtengoa lasterketaren 24. edizioa da

Igandea honetan, martxoaren 3an, ospatuko da Donostian Emakumeen Lasterketa Herrikoiaren aurtengo edizioa. 11etan abiatuko da Boulevardetik eta bertan izango du helmuga. 5 km egin beharko dituzte parte hartzaileek guztira.

Bide batez, gogorarazi nahi da Ordiziatik joango diren emakumeek taldeko argazkia aterako dutela 10:15etan Boulevardeko Kioskoan. Eta bestetik nabarmentzekoa da Majori Kiroldegian salgai zeuden Ordiziako kamisetak agortu egin direla. 

Greba Gaur hasiko dituzten mobilizazioak

San Jose egoitzako langileek greba hasi dute gaur, hilak 27, haien eskubideen defentsan. Greba, momentuz, hiru egunetakoa izango da (otsailak 27, 28 eta martxoak 1), naiz eta deitu duten sindikatuek adierazi duten konponbidea aurkitu arte mobilizazioen bidea hartuko dutela.

ELA eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, "Adegi eta Laresek –enpresen patronalak– Raxoiren lan erreforma aplikatu nahi digute eta erreforma honekin, hitzarmen kolektiboa egon ezean, langileok 400 €ko galera izan dezakegu hilero eta urtean 200 ordu gehiago lan eginarazi ahal digute".