ekobizi prentsaurreko1Bioeraikuntzari, energia berriztagarri eta kontsumo arduratsu eta iraunkorrago bati eskainiko zaio azoka

Iban Asenjok, Garapen iraunkorra eta mugikortasuneko zinegotziak, Leire Garmendiak, Agenda 21eko teknikariak eta Jesus Mari lariz, jai eta azoketako teknikariak, prentsaurrekoa eskaini dute gaur arratsaldeko 16:00etan Pleno Aretoan hilabete honetan ospatuko den Ekobizi azokaren nondik norakoak azaltzeko. 

DSC 0078Arana auzoan dago gunea

Gaur inauguratu dute Arana auzoko Araba kalean dagoen aukonpostarako gunea arratsaldeko 19:00etan. Ordiziako Udaletxeko eta Sasieta Garbiguneko bi arduradunek izan dute azalpenak emateko ardura. Horiez gain, auzokonpostaren prozesuan parte hartu behar duten bizilagunak gerturatu dira.

2013-01-08 San JoanApirilaren 30ean arratsaldeko 18etan Herri Antzokian izango da

Hilaren 30ean, asteartea, San Joango BOE etxebizitzen zozketa berria egingo da arratsaldeko 18:00etan Herri Antzokian.

portada novela AlexonaApirilaren 20an eguerdiko 12etan

Datorren larunbatean Barrena Kultur Etxean Alex Saldaña Redondok, (Ordizian jaiotako kazetaria) "Ni por todo el oro del mundo" liburua aurkeztuko du. Aintzane Bolinagak, EITBko kazetariak, aurkeztuko du liburua egilearekin batera eta Itxaso Bolinagak eta Ane Saldañak liburuaren pasarte batzuk irakurriko dituzte