empleo verdeIzen-ematea Lanbiden urtarrilaren 25a baino lehen 

Lanbidek, Enplegu berdea programaren barruan, hitzarmena sinatu zuen Debegesarekin, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearekin, beraiek formatutako bekadun bat Ordiziako Udaletxean hartzeko. 

Eraikinetako instalazioen mantentze eta kudeaketa ekofizientearen inguruko saioa da konkretuko Debegesak eskainiko duena. Bertan parte hartuko duten pertsonen aukeraketa egiteko orduan honako baldintzak hartuko dira kontuan:

Seinalea txakurrak igotzekoAuzoz auzoko antolamenduan txakurren gorotzen arazoa askotan aipatu zen, batez ere, Joseba Rezolako lorategietan eta Buztuntzako pasealeku inguruan

Ordizian txakur asko erroldatuta dagoela kontuan hartuta, beharrezkoa ikusten dugu ingurune garbi eta atsegin bat mantentze aldera hainbat aholku gogora ekartzea. 

Batetik, txakurrak lotuta joan behar dira toki publikoetan. Horrela, animaliak gustuko ez dituzten pertsonak gogaitzea eta txakurrak errepidea gurutzatzean edota lurreko edozer janda min hartzeko arriskua saihestuko dugu.

2012-01-16 Dantza ikastaroaHitzaro eta Amets Bidek helduentzako dantza ikastaroa antolatu dute.

Otsailaren 2tik hasita martxoaren 23ra arte ospatuko da Amets Bide dantza taldearen Miami azpiko lokal berrian. Aurrekoan oinarrizko ikastaroan jende asko bildu zela kontuan izanda, jarraipeneko  bi talde egitea erabaki dute. Hala ere, arratsaldean oinarrizko ikastaroa, hasieratik (0 mailatik), egiteko aukera egongo da. 

Izena emateko deitu 943162366 telefono zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta helbidera. Prezioa: 40 euro.

P1157243Urteurrenean egingo diren ekitaldiak antolatzeko lan taldeak osatu zituzten

Ordiziako danborradaren mendeurrenera begira batzordeak hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatu nahi ditu. Baita inguruan egon daitezkeen argazki eta ikus-entzunezko dokumentuekin erakusketa moduko bat prestatu ere. Lan handia dela kontuan izanik, 3 batzorde eta beste hainbeste azpibatzorde sortzea erabaki zuten atzoko bileran.