hartu hitza 02Zertan gastatuko zenituzke 100.000€?

Zure auzoa hobetzeko proposamenak dituzula? Zatoz eta inbertsioetako diru partida hau guztion artean erabaki dezagun!

Bildu gobernura iritsi zenetik partaidetza izan da bere erronka nagusienetako bat, baina, errealitatea bat da parte-hartze kulturan hasi-berriak garenez, herritarron gehiengoa ez gaudela parte-hartzeko dinamika berri hauetara ohituta. Halere, Bilduk urte t´erdi honetan partaidetza hainbat gaietan jorratu du eta pixkanaka partaidetza-kultura zabaltzen ari da herrian.

Nola erabaki dezaket zertan gastatu dirua? Bi bileretan parte hartuz!
Bat, Urtarrilaren 9an arratsaldeko 19:00etan Pleno Aretoan eta bigarrena bilera horretan erabakiko da.

2012-05-11 MontajeaOiangu parkeko taberna urte osoan zabaltzeko izen-emate epea urtarrilaren 11n amaituko da

Iazko uda sasoian egin bezala, Ordiziako Udalak Oiangu parkeko tabernaren esleipena egingo du aurten ere. Taberna urte osoan zabaltzeko baldintza da aurtengo esleipenaren berrikuntza nabarmenena.

 Instalakuntzak zabalik egon behar duten gutxieneko ordutegia hurrengoa izango da:

                         

Ekaina-iraila

Astelehenetik-ostiralera: 12:00-24:00

Asteburu eta jaiegunak: 11:00-24:00

Gainerako datetan

Asteburu eta jaiegunak: 11:00-24:00

8337763747 918efea7fc mGaur hasi eta ostiralera arte haur parkea dago Beti Alai frontoian

Txiki eta gaztetxoek askotariko jolasak dituzte bertan. Goizeko 11etatik 13:30era, eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara dago irekita parkea eta txikienak zaintzeko begiraleak daude jolas bakoitzean. Puzgarriak, pisu bikoitzeko parkea eta Play Station jokoak dira txikienentzat egokitu diren jokoak, eta akrobazia saltoak egiteko ohe elastikoak eta bueltaka aritzeko zezenaren zirkulua helduagoentzat. Goizetan, paparrean jartzeko txapa pertsonalizatuak egin ahalko dituzte bertaratzen direnek.

Sarrera doan da eta jolasetan parte hartzeko txanda itxaron beharko dute haur eta gaztetxoek, begiraleek jolasetara sartzeko baimena ematen duten arte.

Hona hemen argazki galeria::

majoriGaur hasi dira (urtarrilak 2) Jakintza Ikastolaraino luzatzen den bidegorriaren obrak.

Hilabete eta erdi iraungo dute lanek eta ondorioz, Majori Kiroldegiko aparkalekuko zati handi bat ezingo da erabili.

Hala ere, jakinarazten dizuegu, Oianguren Institutuan eta Jakintza Ikastolan aparkatzea posible izango dela arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Beraz, kirola egitera gerturatzen zaretenok gogoratu aparkalekua mugatua izango dela Majori bertan. Arazoak ekiditeko, oinez edo bizikletaz joateko gonbidapena egin nahi dizuegu.