Majori-300x200Irailaren 8ra bitartean printzipioz

Kanpoko igerilekuen denboraldi ofiziala hurrengo asteburuan hastekoa bazen ere (hilaren 22an ziren kanpoko igerilekuak irekitzekoak), giro eguzkitsua dela medio, Majoriko kanpoko igerilekuak larunbat honetan irekiko dira, hilaren 15ean.

IMG 1910Ordiziako Udalak hamar langile kontratatu ditu enplegua sustatzeko ekimenaren barruan, sei hilabeterako

Ordiziako Udalak abian jarritako Enplegu planaren bitartez hamar langile kontratatu dira, sei hilabeterako. Herri lanetarako sei langileak joan den astean hasi ziren lanean (bi ofizial, hiru peoi eta lorezain bat), eta datorren astelehenean, hilak 17, hasiko dira gainontzeko laurak. 

Aldatuta 1Mahai informatiboa jarriko da Plazan

Datorren astean lau birziklapen tailer egingo dira Ordizian udalak antolatuta, Birziklatzea erraza da! Zalantzarik bai? Zatoz argitzera! lemapean.

Egunak:
Astelehena 17, 18:00etan, Jubilatuen elkartean (gazteleraz)
Asteazkena 19, 17:30ean, Jubilatuen elkartean (euskaraz)
Osteguna 20, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan (gazteleraz)
Osteguna 20, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan (euskaraz)

tasasEkainaren 15ean, larunbata, bukatzen da epea

Ordiziako Udalak jakinarazi nahi du hilaren 15a bitartean eska daitezkeela udal zergak ordaintzeko diru laguntzak. Udal zergen araudia eta 2013an kontuan izango diren gehienezko diru-sarreren taula hartuko ditu aintzat udalak diru-laguntza horiek banatzeko garaian.