Danborrada argazkia 1934tik aldizkaritik hartutaWEB Batzorde bat eratu nahi du ordiziar talde batek mendeurreneko ekitaldiak antolatzeko

Ordiziako danborrada ordiziar gehienok barnean daramagun jairik garrantzitsuenetakoa da zalantzarik gabe, eta aurten bere mendeurrena beteko du, nahiz eta bere jatorriari buruzko zalantzak egon. Herriko Patxi Garmendia "Mendigar"ek 1988 urteko Santa Ana aldizkarian horri buruz honakoa idatzi zuen: "ez dagoela Danborradari buruzko berariazko erreferentziarik 1913an gaur egun hitzak berak duen esanahia zehatzarekin, baina urte horretan antzeko ekitaldi edo ikuskizunen bat antolatu zen adineko pertsonek gogoan gorde baitute egun hori.

2013-01-08 LokalaUdalak Cartonajes Nadal enpresaren lokalak erosi zituen iaz kultur azpiegiturak sortzeko.

Baina inbertsio honek epe luzerako lanketa eskatzen du eta, bien-bitartean, Udala hasi da pixkanaka kultur-taldeei behin behineko intenbideak ematen. Urrup antzerki taldeak eta Amets Bide dantza taldeak erabiliko dute, momentuz, kultur ekipamendu berria.

Bi taldeok Milagrosa ikastetxean izan dute biltegi gela orain arte, baina entsaiatzeko beste zenbait lokaletan ibili behar izan dute (Urdaneta ikastetxea, Jakintza ikastola, gazte lekua...). Hemendik aurrera, gela berria konpartituko dute eta nahiz eta beste lokal batzuk erabiltzen jarraituko duten, lokal finkoa edukitzea oso lagungarri izango zaie haien jardunean.

Aurrera begira, eta kulturgintzan dauden beharrak ikusita, besteak beste, musika-taldeentzat lokal batzuk non egokitu pentsatzen ari da Udala.

2013-01-08 San Joan

San Joanen egiten ari diren BOE-en sustapen ezberdinetan eginiko zozketen emaitzetako esleipen batzuk hutsik geratzen ari dira.

Itxarote-zerrendan izena emandako lagun guztiei dokumentazioa eskatu zaie, haien hurrunkera zenbakiari jarraituz.

Hurrenkera-zenbakia kontuan izanda, BOE bat nekez eskuratuko zutela usteagatik, eskatutako dokumentazioa bere garaian aurkeztu ez zutenei, ohartarazten zaie une honetan badagoela esleitzeko aukera horretarako eskatutako baldintzak betetzen dituzten guztientzat, zerrendetan edozein zenbaki dutela ere. Beraz, eskatutako dokumentazioa bere garaian aurkeztu ez zutenentzat, horretarako epe bat irekiko da.

Dokumentazioa Ordizia Lantzenen bulegoetan jasoko da (Zarautz hiribidez, 82-3-A, 20018, Donostia), 2013ko urtarrilaren 25a baino lehen.

 “GIZA ESKUBIDEAK, KONPONBIDEA, BAKEA. EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA”

u124a

Ordiziako Udalak bat egin nahi du Herrira mugimenduak deiturik urtarrilaren 12an Bilbon “Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” goiburuarekin egingo den mobilizazio orokorrarekin.

Giza Eskubideen Deklarazioaren edukiak aintzat harturik, euskal presoei aplikatzen zaizkien espetxe-neurri salbuespenezkoak indarrik gabe utzi behar direla uste dugu. Zehazki, sakabanaketa-politikari amaiera ematea, gaixotasun larria duten hamahiru presoak libre gelditzea, eta Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia betetzea zigorra bete duten 67 presoak libre gera daitezen. Aitzitik, giza eskubideen eta bakearen aldeko akordio sozial zabala egiteko prestutasuna adierazten dugu, betiere modu eraikitzailean egiazko konponbideak bilatu nahian.

Hori horrela,Ordiziako Udalak datorren urtarrilaren  12an (larunbata), Bilbon ospatuko den mobilizazio orokorrean parte har dezazun dei egin nahi dizu.