Apirilaren 9tik 27ra

Apirilaren 14an, larunbatean, goizez Euskal Akuarelariaren Elkarteko kideak izango dira Ordizian akuarelak egiten; arratsaldean Barrenan 17:30etan: Elkarteko kide batek akuarela sortzeko prozesua erakutsiko du zuzenean eta segidan erakusketa inauguratuko da artistekin.

Datorren astelehenean, apiirlaren 9an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Euskal Akuarelarien Elkarteko erakusketa zabalduko da. Bertan 28 artisten lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren apirilaren 27ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita).

Ordizian 2009ean %8,28ek egin zuten eta iaz %18,54ak

Ordizia, Lazkao eta Beasaingo Udalek EGIZU EUSKARAZ! kanpaina jarri dute martxan beste behin. 2009az geroztik urtero egiten da kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin. Hiru herrietako udal ordezkariek aurkeztu dute kanpaina, Beasaingo Leire Artolak, Lazkaoko Jabi Arrasatek eta Ordiziako Josi Iturriozek, hain zuzen.

Kanpainan, esku-orriak banatu dira etxez etxe eta herriko toki jakin batzuetan ere utziko dira, edonoren eskura. Horrekin batera, Udaleko Euskara zerbitzuak errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin harremanetan jarri dira, eta kanpainarekin bat egiteko eskatu diete.

Kanpainaren helburua

Helburua da hastear den errentaren aitorpenaren kanpainan, iaz baino herritar gehiagok egitea deklarazioa euskaraz. Honakoak dira euskaraz egindako aitorpenen portzentajeak urtez urte, hiru herrietan:

Urtea     Beasain     Ordizia     Lazkao
2009      8,37            8,29         15,52
2010      9,77            11,79       16,55
2011      11,42          13,49       19,24
2012      13,50         14,89        22,15
2013      14,44         16,73        23,76
2014      15,60         17,10        25,61
2015      17,49         18,19        27,01
2016      17,87         18,54        27,88

Errenta aitorpena hastear

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Parrokiako Katekesiaren artxibotik atera ditugu  argazki txoko honetara ekartzen ditugun argazkiak. 1947. urtean Amasara egindak txango batena; garai hartan txangoak jendetsuak izaten ziren. Ezagunik bai? Bai, seguru. Lagundu iezaguzu argazkia dokumentatzen. Beste argazkiak ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan. Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

Joxe Mari Goenagak ‘zinea’ erabili du gazta moztu eta Andaluziatik bere agurra Ordiziara bidaltzeko, hartu behar zuen hegaldia bertan behera geratu eta gero

"Idiazabal gazta, gure paisaien esentzia’ hitzekin egin dio harrera gazta berriari  Joxe Mari Goenaga zinemagile ordiziarrak Idiazabal gazta berriari. Ezin izan du  Ordiziako udaletxeko batzar aretoan egon, atzo Sevillan hartu behar zuen hegaldia bertan behera geratu baitzen. Baina gidoia berehala prestatuta, Sevillan bertan ‘sinbolikoki’ gazta mozten bideoa grabatuta bidali du. Bere gurasoak eta ‘Handia’ filmako Joseba Usabiaga, Iñaki Gomez eta Iñigo Aranburu ordezkariak egon dira ekitaldian.  Bere amak, Izaskun Balerdik, eta Joseba Usabiaga aktoreak moztu dute gazta berria Ordizian Goenagaren izenean.

Artzain Egunaren baitan beste behin antolatu den jai honetan Idiazabal Jatorri izendapeneko erregulartasun sariak ere eman dira. 2017 urteko Erregulartasun-kalitate sariak Makatza Gaztarekin Legazpiko Aitor Mantxolak eta Udabeko Dorrea Gaztandegi nafarrak jaso dituzte.